Txileko Hijuelas herriko alkatea Azpeitian izan da Udalaren ekonomia eta turismo politikak ezagutzen

Uztarria.eus 2017ko api. 12a, 12:01

Txileko Hijuelas hiriko Veronica Rossat alkatea Euskal Herrian izan zen joan den astean, hainbat herritako eta hiritako udalen jarduna ezagutzen. Bilbora joan bezperan, Azpeitira egin zuen bisita eta herriko ekonomia eta turimo politikak ezagutu ahal izan zituen. Eneko Etxeberria alkatearekin eta Agustin Lizarralde zinegotziarekin bildu zen, eta udaletxean harrera egin ostean, ondare turistikoa ezagutzeko parada izan zuen Rossatek. Udalak azaldu duenez, bi herriak milaka kilometrora badaude ere, "antzeko erronkak" izan ditzakete etorkizunean.