Lurrun trena egunero izango da martxan Aste Santuan

Uztarria.eus 2017ko api. 11a, 18:21
Burdinbidearen Euskal Museoko lurrun trena.

Apirilaren 13tik 17ra bi joan-etorri egingo ditu lurrun trenak egunero, 12:00etan bata eta 17:30ean bestea. Egun horietan Burdinbidearen Euskal Museoak ordutegi berezia izango du. 

Zerbitzu berezia eskainiko du lurrun trenak Aste Santuan. Hilaren 13tik 17ra, biak barne, bi joan-etorri egingo ditu egunero. Goizetan 12:00etan irtengo da eta arratsaldeetan 17:30ean. 

Bestalde, Burdinbidearen Euskal Museoak Aste Santuko egun horietan eta Pazko Asteko astelehenean, apirilaren 17an, ordutegi berezia izango du. Hala, zabalik izango da 10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era.

Behin Aste Santua igarota, lurrun trenaren ohiko zerbitzuarekin jarraituko dute azaroaren 1era arte. Zapatuetan 12:30ean eta 18:00etan egingo ditu joan-etorriak, eta igandeetan nahiz jai egunetan 12:30ean. Horrez gain, urte guztian zehar alokatu daiteke lurrun trena. 

Urola Turismok honako bideoa egin du Burdinbidearen Euskal Museoko lurrun trena ezagutarazteko: