Ohi baino zine emanaldi gehiago izango dira datozen egunetan Soreasu antzokian

Uztarria.eus 2017ko api. 11a, 12:46
Soreasu antzokia. (kulturaz.eus)

Ostegunean emango dute aurreneko pelikula, eta astelehenera arte egongo da zer ikusi Soreasun. Moonlight eta La bella y la bestia filmak eskainiko dituzte. 

Aste Santua dela eta jai egun gehiago daudenez, zine eskaintza zabaldu du Kulturaz kooperatibak. Hala, ohi baino zine emanaldi gehiago izango dira datozen egunetan Soreasu antzokian. 

Ostegunean, apirilaren 13an, emango dute aurreneko pelikula. Moonlight filma izango da ikusgai 19:30ean hasita. Ostiralean, igandean eta astelehenean ere Moonlight eskainiko dute 19:30ean.

Gaztetxoenentzat, berriz, La bella y la bestia izango da ikusgai, igandean eta astelehenean, 16:30ean hasita.