Azken partida galduta ere, lider jarraitzen du Sammic ISBk

Uztarria.eus 2017ko api. 11a, 11:52
Sammic-eko mutilak Granadako partidako entrenamenduetan. (ISB).

Iker Buenoren taldeak Granada izan zuen parez pare  zapatuan, eta ezin izan zuen garaipena eskuratu (73-69). Liga amaitzeko bi partiden faltan, sailkapenean aurrena da Sammic. Añaresek ere bukaera borobila eman dio denboraldiari, Valladoliden 65-100 irabazi ostean.

Sammic ISBk gonerean jarraitzen du Zilarrezko LEB ligan, nahiz eta Iker Buenoren mutilek jokatutako azken partida galdu zuten. Granadan jokatu zuten neurketa zapatuan, hilaren 8an, eta atsedenaldira ISB markagailuan aurretik joan bazen ere, aldageletatik bueltan Granadako taldea gogor hasi zen. Sammic-eko mutilek ezin izan zioten buelta eman partidari, eta azkenean 73-67 amaitu zuten markagailuan. 

ISBtik azaldu dutenez, "porrota ez da horren txarra, izan ere, bigarren sailkatua den Cambadosek ere galdu egin du eta beraz, lehen postuan jarraitzen du Sammicek". 

Azken bi partidak falta dira denboraldia amaitzeko, eta Iker Buenoren mutilen artean "zuzeneko igoeraren ametsak bizirik jarraitzen du". 

Amaiera borobila denboraldiari

Añares ISBko neskek ere eroso bukatu dute denboraldia; izan ere, Espainiako Bigarren mailari eutsi diote, eta LF2 ligan jarraituko dutela ziurtatuta jokatu dute 2016-2017 denboraldiko azken partida, Valladoliden aurka. Sailkapenean azkena da Valladolid, eta haren aurka 65 eta 100 nagusitu ziren Xabi Chicoren neskak.