Elizkizun bereziak izango dira Aste Santuan

Uztarria.eus 2017ko api. 10a, 19:08
Azpeitiko Soreasu Parrokia. (Euskal Herriko Turismoa)

Meza ugari izango da datozen egunetan, Aste Santuko ohitura erlijiosoei jarraiki. Parrokian, Esklabetan, Oñatzen, Sierbetan, Loiolan, Matxinbentan, Urrestillan eta Nuarben hainbat elizkizun izango dira, bihar hasi eta igandera bitartean.

Aste Santua dela eta, elizkizun ugari izango da datozen egunetan herrian, Azpeitiko elizbarrutiak antolatuta. Hona hemen elizkizunak, tokiaren arabera zerrendatuta:

  • PARROKIA

Asteartea, apirilak 11.

- 20:00etan Elkarteko penitzentzia

Osteguna, apirilak 13.

- 18:30ean, Azken Afariaren ospakizuna
- 22:00etan, Gaueko otoitza

Ostirala, apirilak 14.

- 08:00etan, Gurutz Bidea (kanposantura)
- 11:00etan, Gurutz Bidea.
- 18:30ean, Jaunaren nekaldi-heriotzaren ospakizuna

Zapatua, apirilak 15.

- 19:30ean, Bazko Gau-Beila (bi hizkuntzatan)

  • SANJUANDEGI - ESKLABAK

Osteguna, apirilak 13.

- 17:00etan, Azken Afariaren ospakizuna

Ostirala, apirilak 14.

- 17:00etan Jaunaren nekaldi-heriotzaren ospakizuna

  • LOIOLA

Osteguna, apirilak 13.

- 18:00etan, Azken Afariaren ospakizuna
- 22:00etan, Gaueko otoitza

Ostirala, apirilak 14.

- 11:00etan, Gurutz Bidea.
- 17:00etan, Jaunaren nekaldi-heriotzaren ospakizuna

Zapatua, apirilak 15.

- 21:30ean, Bazko gau-beila (bi hizkuntzatan)

  • SIERBAK

Osteguna, apirilak 13.

- 19:00etan, Azken Afariaren ospakizuna (gazt.)

Ostirala, apirilak 14.

- 17:00etan, Jaunaren nekaldi-heriotzaren ospakizuna (gazt.)

Zapatua, apirilak 15.

- 20:00etan, Bazko gau-beila (gazt)

  • OÑATZ

Ostirala, apirilak 14.

- 11:00etan, Gurutz Bidea.

  • URRESTILLA

Asteazkena, apirilak 13.

- 19:00etan, Elkartearen adiskidetzea. 

Osteguna, apirilak 14.

- 19:30ean, Azken Afariaren ospakizuna. 

Ostirala, apirilak 15. 

- 08:00etan, Gurutz Bidea.

- 18:00etan, Jaunaren Nekaldi-Heriotzaren ospakizuna.

Zapatua, apirilak 15.

- 20:00etan, Bazko gau-beila.

  • MATXINBENTA

Osteguna, apirilak 13.

- 18:00etan, Azken afariaren ospakizuna.

  • NUARBE

Ostirala, apirilak 14.

- 16:30ean, Jaunaren Nekaldi-Heriotzaren ospakizuna.