Artziniegara irteera antolatu du Baigerak hilaren 27rako

Uztarria.eus 2017ko api. 10a, 17:31
Baigerak AƱanako gesaltzara egindako irteerako irudia.

Goizaldean Artziniegako Museo Etnografikoa ikusiko dute. Bazkaltzera Amurriora joango dira eta arratsaldea Orduña bisitatzeko aprobetxatuko dute. Izen-ematea zabalik dago.

Artziniega-Amurrio-Orduña ibilaldia egingo dute apirilaren 27an.Baigera Azpeitiko Jubilatuen eta Pentsiodunen Elkarteak antolatuta. 08:30ean hartuko dute autobusa Artziniegara joateko, eta han igaroko dute goiza. 11:00ak aldera Artziniegako Museo Etnografikoa bisitatuko dute, eta ondoren hamaiketakoa egingo dute. Mokadutxoa norberak eraman beharko du, eta edariaz Baigera arduratuko da.

Behin goiza igarota, Amurriora joango dira bazkaltzera, Ruperto jatetxera, hain zuzen. Arratsaldean, aldiz, Orduñara joango dira autobusean, eta bertan denbora librea izango dute herria ezagutzeko.

Ibilaldira joateko izena eman behar da aurrez, eta izen-ematea zabalik dago jada. Baigeraren bulegoan eman daiteke izena 10:30etik 12:30era.