Gaueko autobus zerbitzu bereziak izango dira Azkoitia eta Zarautz artean, ostegunetik zapatura bitartean

Uztarria.eus 2017ko api. 10a, 15:25

Apirilaren 13an, 14an eta 15ean egongo dira autobus zerbitzu bereziak, gauez.

Autobus zerbitzu berezia izango da hurrengo egunotan, Azkoitia eta Zarautz artean. Ostegunean, apirilaren 13an, ostiralean eta zapatuan izango dira zerbitzuak. Azpeititik Zarautzera joateko, 00:00etan, 02:00etan eta 04:00etan irtengo dira autobusak Azkoititik. Zarauztik, aldiz, honako ordutegietan irtengo dira autobusak: 01:00etan, 03:00etan eta 05:00etan.