'Udaberri garaikideak' kontzertua eskaini du Azpeitiko Udal Musika Bandak

Uztarria.eus 2017ko api. 9a, 17:57

Udaberri garaikideak izenpean, hainbat abesti taularatu ditu gaur eguerdian Azpeitiko Udal Musika Bandak. Soreasu antzokian izan da emanaldia, 13:00etan hasita. Unai Frantzesenaren zuzendaritzapean, askotariko kantak jo dituzte musikariek, eta kontzertua amaitzeko 20. Korrikaren abestia, Zirkorrika, eskaini dute, Frantzesenak moldatuta.