'Mañana empieza todo' eta 'Los pitufos: La aldea escondida' filmak izango dira ikusgai datozen egunetan, Soreasun

Uztarria.eus 2017ko api. 7a, 13:52

Asteburua iristearekin batera hemen da asteroko zine eskaintza ere. Datozen egunetan Mañana empieza todo eta Los pitufos: La aldea escondida filmak izango dira ikusgai, Soreasu antzokian. Gaur, ostirala, Mañana empieza todo pelikula eskainiko dute, 22:00etan hasita. Zapatuan Alurr dantza taldearen ikuskizuna izango da Soreasun, eta ez da zine emanaldirik egongo. 

Igandean, berriz, Los pitufos: La aldea escondida filma izango da ikusgai gaztetxoenei zuzenduta, 16:30etik aurrera. Ondoren, 19:30ean Mañana empieza todo eskainiko dute. Astelehenean, ikusleen egunean, Mañana empieza todo eskainiko dute berriro. 

Mañana empieza todo komedia generoko filma da. Frantzia hegoaldeko kostaldean inolako loturarik gabe bizi da Samuel. Halako batean, bikote izandako batek haur jaioberri bat uzten du bere zaintzapean. Gloria. Ezinean ibiliko da eta horregatik amaren bila Londonera joango dira, baina ez ute aurkituko. Zortzi urte geroago, Samuel eta Gloria Londonen bizi direlarik, harreman ezinhobean, bat-batean Gloriaren ama agertuko da alaba berreskuratu nahian.

Los pitufos: La aldea escondida filma, berriz, animaziozko pelikula da, eta pottokien jatorria kontatzen du.