Euskal esparru sozioekonomikoaz arituko dira Ainhoa Etxaide eta Xabi Ansa, apirilaren 26an

Uztarria.eus 2017ko api. 6a, 20:00

Enekoitz Esnaola kazetaria ariko da moderatzaile lanetan. Sanagustin kulturgunean izango da hitzaldia, Azpeitiko Gure Esku Dagok antolatuta.

Ukazioaren beste aldea. Euskal esparru sozioekonomikoaren egoera eta erronkak. Guk erabaki solasaldia izango da apirilaren 26an, asteazkena, Sanagustin kulturgunean, 19:00etan hasita.

Xabi Ansa ELA sindikatuko Batzorde Eragileko kidea eta Ainhoa Etxaide LAB sindikatuko Idazkari Nagusia ariko dira solasean, eta Enekoitz Esnaola kazetari azpeitiarrak egingo ditu moderatzaile lanak. Azpeitiko Gure Esku Dagok antolatu du hitzaldia.