Ziklomotorren azterketa egiteko aukera izango da maiatzaren 9an

Uztarria.eus 2017ko api. 6a, 18:39

Azterketa egiteko txanda hartu behar da, 943-76 97 53 telefono zenbakira deituta. Lehen matrikulazioa egin zutenetik hiru urte bete dituzten ziklomotorrek derrigorrez egin beharko izaten dute azterketa.

Ziklomotorren azterketa teknikoa Azpeitian egiteko aukera izango da maiatzaren 9an. Azterketa Udalak Urola kaleko 6. zenbakian udalak duen biltegian egingo da, 09:00etatik 14:00etara. Udalak azaldu duenez, lehen matrikulazioa egin zutenetik hiru urte bete dituzten ziklomotorrek derrigorrez egin behar izaten dute azterketa.

Azterketa teknikoa egin ahal izateko txanda hartu beharko da, 943-76 97 53 telefono zenbakira deituta. 27,05 euro ordaindu beharko da azterketa, eta hainbat dokumentu aurkeztu behar dira: ziklomotorraren ezaugarri teknikoen ziurtagiri originala, derrigorrezko asegurua, jabearen NANa eta zirkulatzeko baimena.