Koldo Almandoz zine zuzendaria ez da 'Sipo phantasma' filmaren emanaldian izango

Uztarria.eus 2017ko api. 6a, 17:37
Koldo Almandoz zine zuzendaria. (Hitza)

Paradisu Zinema zineklubekoek azaldu dutenez, gaixorik dago Almandoz. Hala eta guztiz, filma emango dute, 21:00etan hasita, Soreasu antzokian.

Gaixorik dagoelako, Koldo Almandoz zine zuzendaria ez da gaurko Sipo phantasma filmaren emanaldian izango. Paradisu Zinema zineklubak iragarrita zuenez, Almandoz Soreasu antzokian izatekoa zen gaur iluntzean, 21:00etatik aurrera, Sipo phantasma filma aurkezten, baina filma emango duten arren, zuzendaria ez da bertaratuko.

Bi astetik behin, ostegunetan, ikus-entzunezko lan bat eskaintzen du Azpeitiko zineklubak, eta, azaroaz geroztik, pertsona ezagunei filmak aukeratzeko parada ematen die Paradisu Zinemakoek.