Gaur, apirilak 6, goizean, Azpeitian izan dira Hazparneko Elhuyar ikastetxeko ikasle eta irakasleak. Hazpandarrak Azpeitia Urola BHI ikastetxeko ikasleak ezagutzera etorri dira herrira, azken urteotan ohitura bilakatu den elkartrukean.
Azpeitiko udal ordezkariak ere bildu dira hazpandarrekin, eta Eneko Etxeberria alkateak eta Aitor Bereziartua eta Josu Labaka zinegotziek harrera egin diete. Etxeberria alkateak Azpeitia euren herria ere badela esan die Hazparneko lagunei. Horrez gain, bi herrien arteko senidetzaren 30. urteurrena izan dute hizpide.
Ekainean, Azpeitiko ikasleak izango dira Iparraldera bisitan joango direnak, Hazparne ezagutzera.