Emakumeen Jabetze Eskolen barruan, Historiarako emakumeak zikloa jarri zuen abian Emakumeen Txokoak, garai eta testuinguru historiko ezberdinetako hiru emakumeren biografiak ezagutzeko. Modu horretan, historian zehar esanguratsuak izan diren emakumeen biografiak ezagutzeko hainbat saio antolatu dituzte. Asteartean, apirilaren 11n, egingo dute bigarren saioa, eta protagonista Frida Khalo izango da. Solasaldia 18:30ean hasiko da, Emakumeen Txokoan. Saioa gidatzeaz Leticia Martinez arduratuko da, eta ordu eta erdiko iraupena izango du.