ETAren armagabetze ekitaldira joateko autobusa antolatu dute

Uztarria.eus 2017ko api. 6a, 15:11

Orkatzen egin daiteke izen-ematea. Zapatuan 11:00etan irtengo da autobusa anbulatorio aurretik. 

Datorren zapatuan, apirilaren 8an, ETAren armagabetze ekitaldia izango da Baionan. Bakearen artisauek egindako deialdiarekin bat egin, eta ekitaldira joateko autobusa antolatu dute Azpeititik. 

Autobuserako izen-ematea zabalik dago, eta Orkatzen egin daiteke. Zapatuan 11:00etan irtengo da autobusa anbulatorio aurretik, eta itzulera 18:00ak aldera egingo dute.