Puntuen arteko dantzan, jolasean

Urola Kostako Hitza 2017ko api. 6a, 13:28
Alurreko kideak Mikel Laboaren 'Gogo eta gorputzaren zilbor hesteak' abestia dantzatzen. (Alurr)

Irudia, olerkia eta dantza uztartzen dituen 'Bi punturen artean' ikuskizuna eskainiko du Alurr dantza taldeak etzi, Soreasu antzokian, 19:00etan hasita. Sarrerak 8 eurotan eskura daitezke.

Bi puntu, eta batetik bestera heltzeko bideak asko, baina hel­burua bakarra: bi punturen arteko bidea dantzaren bidez marraztea. Horretan saiatuko da Ibarrako Alurr dantza taldea zapatuan, Soreasu antzokian (19:00) eskainiko duten Bi punturen artean ikuskizunean.

Lerroen eta puntuen arteko jolasaren sorburua bi artistaren lanak uztartzetik dator. Hala azaldu du Alurreko zuzendari Elixa­be­te Nosellasek: "Carmiña Do­va­le arkitektoak bi puntu lerroen bidez lotuz egiten ditu marrazkiak. Aspalditik ezagutzen dugu elkar, Alurreko musikaria izana baita. Haren ilustrazioen erakusketa bat ikustera joan ginenean otu zitzaigun irudi haien bueltan zerbait sortu behar genuela”.

Dovaleren marrazkiei zentzua emango zien hitzak aurkitzen ez zuten lanik izan; izan ere, Joxean Artzeren olerki bat ezinhobeto zetorkien lan haiei: Bi punturen artean zein da biderik laburrena? Biderik ederrena! Eta zein da biderik ederrena? Egiara daramana. Dantzaren bidez, beraz, bi artisten ibilbideak lotzeaz gain, irudien eta letren matazan biderik ederrena aurkitzen saiatuko dira Alurreko kideak.

Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitzaren webgunean.