Bertsio Gaua egingo dute zapatuan, Gaztetxean

Uztarria.eus 2017ko api. 6a, 13:07
Aurtengo Bertsio Gaua iragartzeko prestatu duten kartela. (Gaztetxea)

22:00etan hasiko da emanaldia, eta oraingoz zortzi talde daude izena emanda. 

Azpeitiko Gaztetxean Bertsio Gaua egingo dute zapatuan, hilaren 8an, eta beste urte batez hainbat musika talden abestiak interpretatuko dituzte herriko gazteek. 22:00etan hasiko da emanaldia, eta antolatzaileek jakinarazi dute oraingoz zortzi talde igoko dira taula gainera. Dena den, oraindik izena eman ez dutenek ere aukera izango dute egunean bertan hara joateko. 

"Show polita" izatea espero dute antolatzaileek.