Euskal Herriko Itzulia Azpeititik igaroko da gaur arratsaldean

Uztarria.eus 2017ko api. 5a, 13:55

2015ean ere igaro zen itzulia Azpeititik. Ordukoa da irudia.

Gaur Matxinbentatik, Nuarbetik, Beizamatik eta Aiatik igaroko dira txirrindulariak, 15:25ak eta 16:00ak bitartean.

Astelehenean hasi zen Euskal Herriko Itzuliaren 57. edizioa, eta gaur, hilak 5, arratsaldean igaroko da Azpeititik. 15:25ak eta 16:00ak bitartean, Matxinbentatik, Nuarbetik, Beizamatik eta Aiatik igaroko dira txirrindulariak.

Bihar, aldiz, itzuliaren laugarren etapa jokatuko dute, Donostia eta Bilbo artean. Biharkoan N-634 errepidea hartuko dute txirrindulariek, eta Oriotik, Zarauztik, Getariatik eta Zumaiatik pasatuko da Euskal Herriko Itzuliaren 57. edizioa.