Azpeitiko Udalak ekonomia indartzeko hartutako neurriak ezagutu dituzte Arrasateko udal ordezkariek

Uztarria.eus 2017ko api. 4a, 11:51

Arrasateko Udaleko ordezkariek Azpeitira bisita egin zuten joan den astean, Azpeitiko Udalak ekonomia indartzeko martxan jarri dituen politikak gertutik ezagutzeko. Udalak jakinarazi duenez, "krisiari aurre egiteko, enplegua sustatzeko, ekonomia indartzeko eta herriko formazio eskaintza zabala izateko baliabideak zeintzuk diren" jakiteko elkartu ziren Arrasateko ordezkariak Eneko Etxeberria Azpeitiko alkatearekin eta Estitxu Elduaien zinegotziarekin.

Azpeitiko Udalak jakinarazi du, krisi garaian, bi herrietan "enpresa garrantzitsuen behera" egin dutela edo itxi egin dituztela, eta, horri lotuta, bi herrien helburua langabeziari aurre egitea dela azaldu dute, "ekonomia indartuz eta herritarrei formazioa eskainiz".

Argazkian, Arrasateko eta Azpeitiko udal ordezkariak.