Ohiko udalbatzarra egingo dute gaur

Uztarria.eus 2017ko api. 4a, 11:02

Udaletxeko areto nagusian izango da, 19:00etan hasita. Hurrengo gaiak landuko dituzte; besteak beste: Azpeitiko Karmelo Etxegarai ikastolako jolastokia birmoldatu eta irisgarritasun baldintzetara egokitzeko proiektua onartzea, eta aurrekontuan 3. eta 4. zenbakiak dituzten hondakinen inguruko kreditu aldaketen berri ematea.

Azpeitiko Udalak ohiko udalbatzarra egingo du gaur, apirilak 4, 19:00etan hasita, udaletxeko areto nagusian. Bertan hurrengo gaiak landuko dituzte:

1.- Udalbatzak 2017ko martxoaren 7an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Azpeitiko Udaleko Herritarren Arreta Zerbitzua (HAZ) arautzeko ordenantzari hasierako onarpena ematea.

3.- Gizarte-bazterkeriako eta behar larriko egoerei aurre egiteko norbanakoei eta familiei emango zaizkien udal-laguntzetarako 2017ko deialdia eta hura arautuko duten oinarriak.

4.- Udal zerga den IBIa ordaintzeko Udal-laguntzetarako 2017ko deialdia eta hura arautuko duten oinarriak.

5.- Azpeitiko Hirigintza Antolamenduaren Plangintza Orokorraren baitan Alde Zaharra 1. Hirigintza Eremuko 1.1. azpieremurako Plan Bereziari behin betiko onarpena ematea.

6.- Azpeitiko Hirigintza Antolamenduaren Plangintza Orokorraren baitan Alde Zaharra 1. Hirigintza Eremuko 1.1. azpieremurako Kontzertazio Hitzarmenari behin betiko onarpena ematea.

7.- Azpeitiko Karmelo Etxegarai ikastolako jolastokia birmoldatu eta irisgarritasun baldintzetara egokitzeko proiektua onartzea, eta dagokion kontratazio espedienteari hasiera ematea.

8.- 2017. aurrekontuan 3. eta 4. zenbakiak dituzten hondakinen inguruko kreditu aldaketen berri ematea.

9.- Alkatetzak 2016ko ekainean eta uztailean emandako ebazpenen berri ematea.

10.- Galdera eta erreguak.