Zaborrontzirik ez, baina zaborra bai

Uztarria.eus | Herria | Argazkia
2017-04-04 09:41

Herritar batek Uztarriari igorritako argazkia da honakoa. Antzibarrena industrialdean ateratako irudia da. Igorleak salatu duenez, "Azpeitiko industrialde osoan zabor ontzi guztiak kendu dituzte. Gainera, 300 euro pasako kuotak jarri dituzte ordaintzeko... eta nora atera behar dira zaborrak? Zergatik horrelako kuota altuak? Injustua dela deritzoz". Horrez gain, esan du inguru horretan hainbat gazte lokal daudela, eta horiek ordaintzen dituzten kuotak ere 200 eurotik gorakoak direla, "nahiz eta zaborontzirik ez egon inguruan".

Urola Erdiko Mankomunitatearekin hitz egin du Uztarria.eus-ek, eta mankomunitatetik azaldu dutenez, "kokapen horretako ontziak kendu egin ziren. Izan ere, lekua nahiko ezkutuan dagoenez, egokiak ez ziren zaborrak pilatzen ziren bertan. Hala ere, bidean beheraxeago joanda dituzte ontziak inguru horretako lokaletakoek". Argazkiko zaborra jasotzera pasatuko direla adierazi dute mankomunitatetik.

Bidali:  

Erantzunak

Erabiltzailearen aurpegia baaleike | 2017-04-05 : 09:25

Lotsagarriye udaletxe honek hondakinen gaye nola ai dan gestionatzen.
Tailer eta lokalan tasak, atrako earra ematen dan zerbitzurako.
Eta herritar danak ixil ixilik.... hori da arraruena.

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa