Sinatu du erraustegia egiten hasteko kontratua Altuna y Uria tartean den enpresa taldeak

Uztarria.eus 2017ko api. 3a, 20:43
Maria Jesus Ramirez enpresa taldearen zuzendaria eta Jose Ignacio Asensio Ingurumen diputatua kontratua sinatzen. (Gipuzkoako Foru Aldundia)

Urbaser, Meridiam Investiments, Altuna y Uria, Moyua, Murias eta LKS Ingenieria aldi baterako enpresek osatu dute taldea, eta horiek Aste Santuaren ostean hasiko dituzte Zubietan erraustegia eraikitzeko lanak.

Azpeitiko Altuna y Uria enpresa tartean den enpresa taldeak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak gaur, astelehena, sinatu dute erraustegiaren lanak egiteko kontratua Donostiako Foru Jauregian. FCCk lanen adjudikazioari jarritako errekurtsoa atzera bota zuen ostiralean Gipuzkoako Auzitegiak, eta lau egunera egin dute kontratuaren sinadura ekitaldia.

Urbaser, Meridiam Investiments, Altuna y Uria, Moyua, Murias eta LKS Ingenieria aldi baterako enpresek osatu dute taldea, eta horiek Aste Santuaren ostean hasiko dituzte Zubietan erraustegia eraikitzeko lanak. Bi urte eta erdiren buruan bukatuta izatea aurreikusten dute.