Azpeitiko jesuita bati irudi sexualekin xantaia egitea leporatuta, gizon bat epaituko dute

Urola Kostako Hitza 2017ko api. 1a, 12:30

Biek izan zituzten harreman sexualen grabazioak publiko egitearekin mehatxu egitea leporatzen diote akusatuari.

Gipuzkoako Fiskaltzak hiru urteko kartzela zigorra eskatzen du gizon batentzat, ustez Azpeitiko jesuita bati xantaia egin diolakoan. Hain zuzen, biek izan zituzten harreman sexualen grabazioak publiko egiteaz mehatxu egitea leporatzen diote akusatuari.

Ministerio Fiskalak bere idatzian azaldu duenez, 37 urteko gizonak 2014 amaieratik 2015 hasierara arte izan zituen harreman sexualak jesuitarekin, “erabateko klandestinitatean”. Idatziaren arabera, jesuitak ez zekien akusatuak harreman sexualak izaten ari ziren uneak grabatu egiten zituela eta une horietan argazkiak ateratzen zituela.

Jarraitu irakurtzen Urola Kostako Hitza-ren webgunean.