Zapatutan murrizketak izango ditu igerileku txikiaren erabilerak ume txikien ikastaroagatik

Uztarria.eus 2017ko mar. 31a, 17:38

Bihar hasiko dira zazpi hilabete eta 2 urteko haurrentzako saioak, eta uztailaren 1ean bukatu. Bitarte horretan, larunbatero, 09:30etik 11:00etara ikastaroko parte-hartzaileentzat gordeko da aipatutako igerilekua.

Bihar, apirilak 1, hasiko da udal igerilekuan zazpi hilabete eta 2 urte arteko umeei eta haien gurasoei zuzendutako igeriketa ikastaroa. Hori dela eta, eta ikastaroa amaitu bitartean, zapatu goizetan barruko igerileku txikiaren erabilera mugatua izango dela jakinarazi du Udal Kirol Patronatuak.

Horrela, bihar hasi eta uztailaren 1era arte, zapatutan 09:30etik 11:00etara ikastaroan parte hartzen dutenek soilik izango dute igerileku txikia erabiltzeko aukera.