Autobus geltoki guztietan aldaketak izango dira zapatu arratsaldean, Azkoitia-Azpeitia dela eta

Uztarria.eus 2017ko mar. 31a, 20:14

Lau orduz, 15:30etik 19:30era bitartean, Loiolako, etorbideko, Julian Elorzako eta trenaren museoko geltokiak tokiz aldatuko dituzte, eta anbulatoriokoa bertan behera geldituko da.

Urtero bezala, herriko autobus geltokietan aldaketak eragingo ditu Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak. Bihar, zapatua, 15:30etik 19:30era iraungo dute aldaketek, Lurraldebusek eta La Guipuzcoanak jakinarazi dutenez. Hauek dira aldaketak, geltokiz geltoki:

  • Loiolako geralekua tren geltoki zaharraren aurrealdera aldatuko da.
  • Sanjuandegiko geltokia, suhiltzaileen parke aurrera.
  • Anbulatorio aurrean ez da autobusik geldituko, bertan behera geldituko da geltoki hori aipatutako ordu tartean.
  • Estazioko eta Julian Elorzako geltokiak saihesbidera aldatuko dituzte, trenaren museoko oinezkoentzako zubi aurrera.