Gatiburen kontzerturako sarrerak agortu dira

Uztarria.eus 2017ko mar. 31a, 13:50

Maiatzaren 13an Sanagustinen izango den Gatiburen kontzerturako sarrerak agortu dira jada. Iazko azaroan jarri zituzten eskuragarri lehendabizi kontzerturako sarrerak, eta izandako eskaria ikusita, otsailean beste 100 sarrera jarri zituzten salgai Sanagustin Kulturgunean eta kulturaz.eus webgunean. 

Talde bizkaitarra Aske maitte, aske bizi disko berriaren aurkezpen bira dela-eta etorriko da Sanagustinera. Orain arte iragarri dizuten kontzertuen artean, Azpeitikoa da Gipuzkoan eskainiko duten bakarra.