Datorren igandean izango da XL. Udaberriko Argazki Rallya

Uztarria.eus 2017ko mar. 31a, 12:14

Igandean bertan eman beharko dute izena parte hartu nahi dutenek, Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan, 9:00etatik 9:30era bitartean. 

Bestalde, bihar banatuko dira Sokamuturra 2017 Argazki Lehiaketako irabazleei dagozkien sariak. Udal Erakusketa Aretoan izango da sari banaketa, 13:00etan. Sari banaketarekin batera, lehiaketan aurkeztutako argazkiekin osatutako erakusteta izango da ikusgai. 

Urtero bezala, udaberriaren etorrerarekin batera antolatu du Azpeitiko Argazki Elkarteak XL. Udaberriko Argazki Rallya. Datorren igandean, apirilaren 2an, izango da aurten. Parte hartu nahi dutenek izen-ematea Azpeitiko Argazki Elkartearen egoitzan (Perez Arregi 1, Telefonicaren egoitza zaharrean) egin beharko dute, 09:00etatik 9:30era bitartean, igandean bertan. Leku berean hustuko dituzte txartelak, 13:00etatik 14:00etara. Kamera digital bat eta memoria-txartel huts bat duen edonork har dezake parte rallyan; eta 16 urtetik gorakoek hamar euro ordaindu beharko dute izen-ematea. 

Irakurri parte hartzeko eta sari banaketako datu guztiak, hemen

Sokamuturra 2017 Argazki Lehiaketako sari banaketa, bihar

Bestalde, bihar, zapatua, izango da Sokamuturra 2017 Argazki Lehiaketako sari banaketa. 13:00etan jasoko dituzte sarituek dagozkien sariak, Udal Erakusketa Aretoan (Foruen Pasealekuan). Alberto Beloki Azpeitiko Argazki Elkarteko kidearentzat izango da lehen saria. Sari banaketarekin batera, lehiaketara aurkeztutako argazkiekin prestatutako erakustetaren irekiera egingo da areto berean.