'T2 Trainspotting' eta 'Batman Lego' filmak izango dira ikusgai datozen egunetan Soreasun

Uztarria.eus 2017ko mar. 31a, 11:37

Bihartik astelehenera asteroko zine eskaintza izango da Soreasu antzokian. T2 Trainspotting eta Batman Lego filmak izango dira ikusgai aste honetan. Bihar, zapatua, T2 Trainspotting ikusteko aukera izango da, 22:00etan hasita. Igandean, berriz, Batman Lego eskainiko dute 16:30ean, eta 19:30ean T2 Trainspotting izango da ikusgai. Astelehenean, ikusleen egunean, T2 Trainspotting eskainiko dute azkenengo aldiz, 21:30ean hasita. 

Drama generoko filma da T2 Trainspotting. 1996an estreinatu zen filmaren lehen atala, Irvine Welsh idazle ezagunaren liburuan oinarritua. Filmaren jarraipen hau, berriz, Welshen 'Porno' liburuan oinarritzen da. 

Batman Lego animaziozko filma da, eta lego filmak mundu mailako fenomeno bilakatu zituen ikutu jostagarria du. Lego Batman da filmeko protagonista, bere burua taldeko lidertzat hartzen duen pertsonaia. Une honetan, Gotham hiria aldaketak pairatzen ari da. Hori horrela, Joker zitalaren konkistatik salbatu nahiko du Lego Batmanek. Horretarako, bakarrik lan egiteari uko egin, eta elkarlanean aritu beharko du; urduritasunak alde batera utziz eta lasaitzen ikasiz.