Urolako kontrasteak

Uztarria.eus 2017ko mar. 29a, 20:24

Juan Joxe Agirre argazkilariak Loiola aldean Urola ibaiari ateratako lau irudi hauek bidali ditu Uztarriara. "Urolako kontrasteak" nabarmendu nahi izan ditu egileak: ibaiaren bueltan bizi diren hegaztiak, naturaren edertasunaren adierazle; eta uretan zein ibai bazterretan han eta hemen azaltzen diren hondakinak, gizakion zabarkeriaren erakusle.