Haurdunentzat tailerra eskainiko dute Emakumeen Txokoan, apirilean hasita

Uztarria.eus 2017ko mar. 29a, 14:39

Haurdunaldi eta erditzerako ariketa lagungarriak eskainiko dituzte saioetan, baita yoga eta pilateseko luzatze ariketak ere. Astelehenetan eskainiko dute tailerra. Izen-ematea zabalik dago. 

Azpeitiko Emakumeen Txokoak haurdunentzat tailerra antolatu du. Ikastaroan parte hartzen dutenek, haurdunaldi eta erditze garairako baliagarriak izango diren ariketa lagungarriak ikasiko dituzte. Horrez gain, arnasketa eta erlaxapen teknikak, yoga zein pilateseko luzatze ariketak eta umearekin kontaktatzeko ariketak egingo dituzte. 

Saioak astelehenetan eskainiko dituzte, 18:00etatik 19:30era bitartean. Aurreneko saioa apirilaren 3an egingo dute, Emakumeen Txokoan bertan. Eskolak gidatzeaz Edurne Salegi arduratuko da. 

Ikastaroan izena eman nahi edo informazio zabalagoa nahi dutenek, Emakumeen Txokora (943-15 70 55) edo Parekidetasun Sailera (943-15 79 28) jo dezakete.