Buruko osasun arazoak eta familiako komunikazioa lantzeko hitzaldia emango du Agifesek

Uztarria.eus 2017ko mar. 27a, 19:45

Iker Arrizabalaga psikologoa izango da hizlaria asteazkenean, hilak 29, Baigera Ieko aretoan 18:30ean hasiko den saio praktikoan.

Komunikazio familiarra nola hobetu buruko osasun arazoen aurrean izeneko hitzaldia antolatu du Agifesek Azpeitian, asteazken honetarako. Buru gaixotasuna duten pertsonen eta senideen Gipuzkoako elkartea da Agifes, eta "senideei nahiz buru nahasmendua duten pertsonei zuzendutako saio praktikoan, komunikazioa indartzeko, gogo-aldarte egoera ezberdinak kudeatzeko eta gatazkak gainditzeko jarraibideak" eskaino dituztela azaldu dute antolatzaileek.

Iker Arrizabalaga Agifeseko psikologoa izango da hizlaria eta saioa gaztelaniaz emango dute. Baigera Ieko aretoan izango da hitzordua, 18:30ean.