Sanjuanak antolatzen hasteko aurreneko bilera egingo dute asteazkenean, Urrestillan

Uztarria.eus 2017ko mar. 27a, 15:12
2015eko sanjuanetako irudia.

Bilera irekia izango da, eta Urrestillako jubilatuen lokalean egingo dute, 19:30ean hasita.

Udaberria iritsi da, eta ekaina geroz eta gertuago dagoenez, San Juan festak antolatzen hasteko prest daude Urrestillan. Datorren asteazkenean, martxoaren 29an, jaiak antolatzeko aurreneko batzarra egingo dute, Urrestillako jubilatuen lokalean. Bertan, ekaineko festetara begirako aurreneko prestaketak izango dituzte hizpide 19:30ean hasita. Urrestillako Festa Batzordeak dei egin die adin guztietako herritarrei batzarrera animatu daitezen eta festak antolatzen lagundu dezaten.