Salgai daude Pupu eta Loreren 'Haizearen herrira' ikuskizunerako sarrerak

Uztarria.eus 2017ko mar. 27a, 13:47

Dagoeneko salgai daude apirilaren 29an Pupuk, Lorek eta Aitona Manolok eskainiko duten Haizearen herrira ikuskizunerako sarrerak. Sanagustin kulturgunean eta kulturaz.eus webgunean daude eskuragarri, 6 eurotan. Emanaldia kulturgunean bertan izango da, 17:00etan hasita. 

Ekain Ibarguren azpeitiarrak hezurmamitzen du Loreren papera Haizearen herrira obran. Apirilaren 24koa izango da Ibarguren Loreren rolean herrian arituko den aurreneko aldia. 

Ikuskizunak Imanol Urbietaren kantuak ditu oinarri: haurrek eta aitona-amonek elkarrekin jolas egin dezaten propio sortuak. Horiez gain, lehendik ere ezagunak diren Urbietaren beste kanta batzuekin ere gozatu ahal izango dute ikus-entzuleek.