Xabier Aizpuru eta Javier Azpiazu 'Xarra' azpitxapeldun, Zarauzko Ikurrina Mus Txapelketan

Uztarria.eus | Besterik | Argazkia
2017-03-27 10:27

Zarauzko Ikurrina Mus Txapelketan bigarren postua lortuta itzuli ziren herrira Xabier Aizpuru eta Javier Azpiazu Xarra azpeitiarrak, joan den ostiralean, hilak 24. Luze joan zen finala, baina lehia estua izan zen, eta ez zen emoziorik falta izan. 

Txapelketako parte-hartzaileak bi hilabetez aritu dira partidak jokatzen, eta ostiralekoa finala izan zen. Xabier Aizpuru eta Javier Azpiazu 7-6ko abantailarekin iritsi ziren azken txanpara, baina aurreneko jokoa Jesus Mari Alkorta eta Mikel Kaperotxipi oriotarrek irabazi zuten, eta berdinduta gelditu ziren bi bikoteak. Une horretara iritsita, aurkariak elkarren artean hitz egiten aritu ziren, sari ekonomikoa –6.000 euro– erdibana banatu ala ez erabakitzeko. Azkenean, ez banatzea erabaki zuten, eta lehiarekin jarraitu zuten. Bigarren jokoa ere oriotarrek irabazi zuten, eta erdietsita utzi zuten aurtengo Zarauzko Ikurrina. Hala, oriotarrek 6.000 euroko saria jokatu zuten, eta 2.000 euroko saria Azpeitiko bikoteak.

Joan den ostiralekoa ez zen Xabier Aizpuruk eta Javier Azpiazuk Zarauzko Ikurrina Mus Txapelketa jokatu zuten aurreneko aldia. Izan ere, lau urtez izan dira garaile, baina bosgarrenak ihes egin zien.

Aizpuru eta Azpiazu ez ziren txapelketan saria eskuratu zuten azpeitiar bakarrak. Izan ere, laugarren sailkatu ziren Joxean Munoaundi eta Antxon Munoaundi. Horiek 250 euroko saria eskuratu zuten. 

[Argazkia: Zarauzko Hitza (Aritz Mutiozabal). Argazki galeria, hemen]

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa