Iban Ibarretak eta Unai Antiak bigarren egin dute Hondarribiako rallysprintean

Uztarria.eus 2017ko mar. 27a, 12:01

Joan den zapatuan, martxoaren 25ean, jokatu zen Hondarribiako rallysprinta, eta Iban Ibarreta Erlo gidari azpeitiarrak eta haren kopilotu Unai Antiak (BMW M3) bigarren postua lortu zuten podiumean. Aurrenak, Enrique Barrenetxea-Arando eta Anartz Onandia (Mitsubishi EVO IX) izan ziren, 17 segundoren aldearekin. Ibarretak eta Antiak sailkapen orokorrean bigarren denbora onena egiteaz gain, beren mailako saria ere eskuratu zuten. 

Pilotu azpeitiarra Euskadi Irratiko Hiru Erregeen Mahaia saioan elkarrizketatu zuten , eta han adierazi zuenez, lortutakoarekin "oso gustura" zegoen. Lan erregularra egin zutela azaldu zuen, nahiz eta rallysprint horren ibilbidea ez duen oso gustukoa. Eguraldi txarrak eraginda, ibilbidea "nahikoa zaila" zegoela ere azaldu zuen: "Zikina, bustia eta oso txarra zegoen. Ibilbidea konplikatua eta buruhauste asko sortzeko moduan zegoen, egoera txarrean. Oso zikina, eta hori oso txarra da gure BMWentzat".

[Argazkia: Iban Ibarreta eta Unai Antia podiumean. (Irati Unanue)]