Jaime Amenabar omendu du Julian Barrenetxea abesbatzak

Uztarria.eus 2017ko mar. 26a, 14:51

Julian Barrenetxea abesbatza 17 urtez zuzentzen aritu ostean, batuta utzi du Jaime Amenabarrek, eta urte guztiotan egindako lana eskertzeko eta aitortzeko afaria egin zuten atzo abesbatzako kideek eta udal ordezkariek, Sanagustinen. Abesbatzako kideek oparia eta lore sorta eman zizkioten, eta udaleko zinegotzi Aitor Bereziartuak eta Josu Labakak harrizko oroigarria eman zioten.

Julian Barrenetxea abesbatzak martxoa hasieran iragarri zuen hainbat aldaketa izango direla taldean. Jose Luis Frantzesena Shubert eta Jaime Amenabar izan dira abesbatzako zuzendariak, baina orain zuzendaria aldatzeko erabakia hartu du abesbatzak. Hala, Donostiako Aita Donostia Abesbatzako zuzendaria den Javier Alberdiren eskutara pasatuko da koruaren gidaritza. 2000. urtean Schubert organista hasi zen Azkoitian, eta Amenabarrek hartu zuen haren lekukoa. Aurretik, 1999an, Julian Barrenetxea abesbatzako umeen taldea zuzentzeaz arduratu zen Amenabar, hainbat hilabetez.

Jarraian, atzoko omenaldiko hainbat irudi: (Argazkiak: Eneritz Albizu)