160 jubilatu inguru ari dira parte hartzen herrian ospatzen ari diren Gipuzkoako Jubilatuen Topaketan

Uztarria.eus 2017ko mar. 25a, 18:32

Gipuzkoako 160 jubilatu inguru ari dira parte hartzen gaur Azpeitian egiten ari diren Flashback Festan, Gipuzkoako jubilatuen topagunean. Antolatzaileek 300 lagunetik gora etortzea aurreikusten zuten, baina nonbait eguraldi bustiak atzeratu egin ditu hainbat jubilatu, eta azkenean 160 lagun inguru bertaratu dira. Goizean hasi eta arratsaldera luzatu dute festa, Azpeitiko Udalak, Baigera Azpeitiko Pentsiodunen eta Jubilatuen Elkarteak eta Luadin Mondragoi Unibertsitateko ikasle elkarteak elkarlanean antolatuta. Goizean bisita gidatuak egin dituzte Loiolako Santutegian eta herrigunean. Ondoren, kantu jira egin dute, eta eguerdian Izarraitz pilotalekuan zuten hitzordua, bazkaltzeko. Bazkalostean frontoian jarraitu du festak, bingoa, dantzaldia eta karaokea baitituzte. Antolatzaileek 300 lagunetik gora etortzea aurreikusten zuten, baina nonbait eguraldi bustiak atzeratu egin ditu hainbat jubilatu, eta azkenean 160 lagun inguru elkartu dira.