Dena prest 'On the other side' ikuskizunerako

Uztarria.eus 2017ko mar. 24a, 19:55

Gen Verde taldeak, Azpeitiko Iraurgi eta Donostiako Larramendi ikastetxeetako ikasleekin batera, On the other side ikuskizuna taularatuko du zapatuan (20:00) eta igandean (17:30) Soreasun; sarrerak agortuta daude bi saioetarako. Ikuskizuna prestatzeko dantza, kantu eta musika tailerrak egin dituzte Gen Verdekoekin batera ariko diren ikasleek azken egunotan. Tailer horietan hartutako irudiekin, eta Gen Verdeko eta Iraurgi Ikastetxeko ordezkarien adierazpenekin osatu du Uztarriak bideo hau.