Hilaren 31n amaituko da familia ugariek Ondasun Higiezinen Zergan hobariak eskatzeko epea

Uztarria.eus 2017ko mar. 23a, 14:46
Azpeitiko hainbat etxebizitza.

Eskaria egiteko familia ugariaren titulua eta familia unitateko kideen errenta aitorpeneko agiriak aurkeztu beharko dira udaletxean. Hobaria familia unitatearen diru-sarreraren araberakoa izango da.

Familia ugariek 2017ko Ondasun Higiezinen Zergan hobaria eskatzeko duten epea hurrengo asteko ostegunean, martxoaren 31n, bukatuko da. Eskaria egin nahi dutenek familia ugariaren titulua eta familia unitateko kideen errenta aitorpeneko agiriak aurkeztu beharko dituzte udaletxean hilaren 31 baino lehen. Hobaria familia unitatearen diru-sarreraren araberakoa izango da, eta diru-sarrera gutxien duten familiak %90 gutxiago ordaintzera iritsi daitezke.