Ez da zine emanaldirik izango datorren asteburuan Soreasu antzokian

Uztarria.eus 2017ko mar. 23a, 14:05
Soreasu antzokia. (kulturaz.eus)

Iraurgi Ikastetxeko ikasleek eta Gen Verde taldeak eskainiko dituzten kontzertuak direla eta ez dute pelikularik botako datozen egunetan. Gaur, baina, Merci patron! film dokumentala emango dute Soreasun.

Datorren asteburuan ez da ohiko zine eskaintzarik izango Soreasu antzokian, Iraurgi Ikastetxeko ikasleek eta Gen Verde Taldeak eskainiko dituzte kontzertuak direla eta. Zapatuan 20:00etan eskainiko dute zuzenekoa. Igandean, berriz, 17:30ean.

Gaur, osteguna, eskainiko dute aste honetan botako duten film bakarra, Paradisu Zinema Azpeitiko Zineklubak antolatuta. Hala, Merci Patron! filma izango da ikusgai 21:00etan hasita. 

Uztarria Komunikazio Taldeak Gen Verdek eta Iraurgiko ikasleek eskainiko dituzten kontzertuetarako bi sarrera zozkatuko ditu bihar. Zozketan parte hartzeko irizpideak, hemen