Uhinak, Gasteiztik nazioartera

Urola Kostako Hitza 2017ko mar. 23a, 12:53
Ana Larrañaga Hala Berdi irratiko ‘What the basque’ saioan aritzen da.

Hala Bedi irratian 'What the basque' ingelesezko irratsaioa egiten hasi da lagun talde bat. Horietako bat da Ana Larrañaga azpeitiarra. Gizarte eta politika gaiak lantzen dituzte.

Larunbatean egingo dute What the basque irratsaioaren bigarren atala, 11:00etan, Gasteizko Hala Bedi irrati librean. Joan den hilean estreinatu zuten, eta saioaren ekoizpenaz arduratzen den lantaldeko kidea da Ana Larrañaga (Azpeitia, 1992).

Izenburuari erreparatu besterik ez dago, baina badu berezitasun bat irratsaioak: ingelesez egiten dute. Larrañagak dioenez, Euskal Herriko gizarte eta politika gaiak ezagutarazi nahi dituzte nazioartean, eta horregatik ekoizten dute saioa hizkuntza horretan. "Euskal Herriko gertakariak bazter guztietara zabaldu nahi ditugu".

Sei lagunek osatzen dute What the basque irratsaioaren lantaldea. Horietatik lau euskaldunak dira, eta beste bik ingelesa dute ama hizkuntza, australiarra baita bata eta AEBtakoa bestea. Hasi dira dagoeneko irratsaioa mundu zabalera hedatzeko saiakeran; izan ere, Australiako Melbourne hiriko 3CR irrati librean ematen dute What the basque. "Lantaldeko Tristan Epsteinek harremana du irrati horretako kideekin, eta saioari tartea egitea erabaki dute".

Erreportajea osorik, Urola Kostako Hitzaren webgunean.