Igarako errotak ateak irekiko ditu asteburuan

Uztarria.eus 2017ko mar. 22a, 10:58
Igarako errota. (Ingurugiro Etxea)

Uraren Munduko Eguna dela eta, zapaturako bi bisita gidatu prestatu dituzte, 16:00etan eta 17:00etan, eta iganderako beste bi, 12:00etan eta 13:00etan. Sarrera doakoa izango da.

Gaur, martxoak 22, Uraren Munduko Eguna da, eta horren harira, Ingurugiro Etxeak eta Udalak Loiolan dagoen Igarako errotan ate irekien jardunaldiak antolatu dituzte astebururako.

Zapaturako bi bisita gidatu eskainiko dituzte, 16:00etan eta 17:00etan. Igandean, aldiz, beste bi, 12:00etan eta 13:00etan. Errota ikusi nahi dutenek, aipatutako orduetan bertara agertzea besterik ez dute, sarrera doakoa izango baita.

Loiolan, Sistiagako bidegurutzean dago Igarako errota.