'On the other side' kontzertuetarako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarriak

Uztarria.eus 2017ko mar. 21a, 10:14
Gen Verderen 'On the other side' kontzertua iragatzen duen kartela.

Sarreren zozketan parte hartzeko, Gen Verderen proiektuaren izena bidali beharko dute bazkideek. Erantzuna ostiraleko 11:00ak baino lehen bidali behar da uztarriazozketak@gmail.com helbidera, eta ostiralean bertan egingo du zozketa Uztarriak.

Gen Verde taldeak, Iraurgi Ikastetxeko eta Donostiako Larramendi ikastetxeko ikasleekin batera, kontzertu bana eskainiko du zapatuan eta igandean, Soreasu antzokian. Kantuaren, musikaren eta koreografien bidez, bakea, elkartasuna eta senidetza bezalako baloreak trasmititzea du helburu Gen Verde taldeak, eta munduko txoko ezberdinetako 22 emakumek osatzen dute. Asteburuko emanaldietarako bi sarrera zozkatuko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak bere bazkide direnen artean.

Kontzerturako sarrerak eskuratu nahi dituenak galdera honi erantzun behar dio: Nola du izena Gen Verdek Iraurgi Ikastetxearekin abiatu duen proiektuak?

Erantzunak uztarriazozketak@gmail.com helbidera bidali behar dira, parte hartzen duen bazkidearen izen-abizenak eta harremanetarako telefono zenbakia emanez. Ostiraleko, hilaren 24ko, 11:00k baino lehen bidali behar dira erantzunak.

Ostiralean bertan, 13:00ak baino lehen, jakinaraziko ditu Uztarria Komunikazio Taldeak saridunen izenak, Uztarria.eus-en. Sarrerak non eskuratu saridunei zuzenean adieraziko zaie; horregatik, ez ahaztu telefono zenbakia ere jartzea, harremanetarako.

Lehiaketa gehiago datozen asteetan

Uztarria Komunikazio Taldeak gisa honetako lehiaketa gehiago egingo ditu datozen aste eta hilabeteetan, eta beraz, bizkor ibili eta egin zaitez Uztarriako bazkide! Horretarako klikatu hemen eta abantaila ugariz gozatu ahal izango duzu.