Kimu Bat Gardenek zuhaitzak txertatzeko ikastaro teorikoa eskainiko du datorren ostiralean, martxoaren 24an. Bertan zuhaitzak nola txertatu ikasiko dute parte-hartzaileek, horiek fruitu onak eman ditzaten. Kimu Bat Gardenen (Urrestilara bidean) eskainiko dute tailerra, 15:30etik 19:30era. Tailerra euskaraz izango da, eta saioa gidatzeaz Josu Osa arduratuko da.
Ikastaroa doakoa da, baina bertan parte hartzeko aurrez izena eman behar da, kimubat@kimubat.com helbidera idatzita edo 943-15 00 85 telefonora deituta.