Erniarraitz 1 taldea sailkatu da Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketaren bigarren faserako

Uztarria.eus 2017ko mar. 20a, 19:29
Erniarraitz 1 taldeko kideak.

Zazpi astoren gainean Alegiako taldea izango dute aurkari azpeitiarrek fase berriko lehen saioan, zapatuan, Alegiako Gaztetxean, 22:30etik aurrera.

Gipuzkoako Herriarteko Bertso Txapelketaren lehen fasea amaitu da eta Erniarraitz 1 taldea izan da hurrengo faserako txartela lortu duten hamabi taldeetako bat; 38 talde aritu dira lehian amaitu berri den lehen fasean. Beñat Lizaso, Leire Ostolaza, Haritz Etxeberria eta Jokin Uranga azpeitiarrak dira sailkatu diren taldeko bertsolariak; Oihana Labiano ari da ordezkari lanetan, Gurutze Oiarzabal gai-jartzaile, eta Oihana Aranguren epaile. Azpeitiarrak tartean izan dituen Erniarraitzen beste taldea, Erniarraitz 4, ez da hurrengo faserako sailkatu.

Zazpi astoren gainean Alegiako taldea izango dute aurkari azpeitiarrek fase berriko lehen saioan, zapatuan, Alegiako Gaztetxean, 22:30etik aurrera.

Bigarren fase horretan erabakiko dira finalaurrekoetara pasatuko diren lau taldeak. Maiatzaren 6an eta 13an izango dira finalaurreko bi saioak, Alegian eta Bergaran hurrenez hurren; saio bakoitzeko garaileak izango dira Azpeitian maiatzaren 27an egingo den finalean lehiatuko direnak.