Jon Guridik debuta egin du Realarekin

Uztarria.eus | Kirolak | Argazkia
2017-03-20 11:17

Joan den zapatuan, hilaren 18an, debutatu zuen Jon Guridi (Azpeitia, 1995) futbol jokalariak Realarekin, talde zuri-urdinak Alavesen aurka jokatu zuen partidan. Azpeitiarra Reala B taldeko jokalaria da, baina lehen taldeko hainbat jokalariren faltan, Guridiri tokia egin zion Eusebio Sacristan entrenatzaileak, eta hasierako hamaikakoan zelairatu zen pibote azpeitiarra. Zuri urdinak ezin izan zuten partida irabazi, eta atzetik amaitu zuten markagailuan, 1-0. (Argazkia: La Liga)

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa