40. urteurreneko ekitaldirako taldekide ohien bila ari da Itsasi

Uztarria.eus | Kultura | Artikulua
2017-03-20 13:26

Dantza taldearen urteurrena dela eta, emanaldi berezia eskainiko dute uztailare 1ean, Soreasun. Bertan Itsasiko taldekide ohiek bertan parte har dezaten nahi dute antolatzaileek.

Itsasi Dantza Taldeak 40 urte egin ditu aurten, eta urteurrenaren harira emanaldi berezi bat eskainiko dute uztailaren 1ean, Soreasu antzokian. Bertan, egungo taldekideek ez ezik, taldekide ohiek ere parte hartu dezatela nahi dute antolatzaileek.

Ekitaldian parte hartzeko interesa dutenek apirilaren 7a baino lehen eman dezakete izena, 635-72 53 36 eta 656-74 99 13 telefonoetara deituta edo itsasieuskalkulturtaldea@gmail.com helbidera idatzita.

Emanaldiaren ondoren afaria egingo dute eta horretan parte hartzeko ere izena eman behar da aurrez.

Bidali:  

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa