Maite Etxezarreta txapeldun, Larraul-Hernio-Larraul mendi lasterketan

Uztarria.eus 2017ko mar. 19a, 20:14

Larraul-Hernio-Larraul mendi lasterketa irabazi du Maite Etxezarretak. Azpeitiarra izan da emakumezkoetan helmugara iristen aurrena, 01:32:18ko denbora eginda. Gizonezkoetan azkarrena, berriz, Hassan Ait Chaou izan da. Ez da Etxezarretak Larraul-Hernio-Larraul mendi lasterketa irabazten duen aurreneko aldia, iaz ere azpeitiarra izan baitzen nagusi 15 kilometro izan ohi dituen lasterketan. Aurten berrehundik gora korrikalarik hartu dute parte proban.

 

Argazkia: Maite Etxezarreta helmugara iristean. (Ataria.eus)