Ruben Aranburu nagusi, Zestoako 39. Herri Krosean

Uztarria.eus 2017ko mar. 19a, 20:03

Zestoako 39. Herri Krosa izan da gaur, martxoak 19, eta Ruben Aranburu azpeitiarra izan da helmugara iristen aurrena. Emakumezkoetan, berriz, Maite Arraiza barakaldoarra izan da azkarrena. 11:30ean hasi da lasterketa, eta guztira, ehun inguru korrikalarik hartu dute parte 8,5 kilometroko proban eta 2,6 kilometroko lasterketan. 

(Argazkia: Urola Kostako Hitza)