Herri kirolak, sanjosetako igande arratsalderako

Uztarria.eus 2017ko mar. 19a, 19:44

San Jose festen bueltan, goizean puzgarriak, poniak eta asto lasterketa izan dira Loiolan. Arratsaldean, berriz, herri kirolen txanda izan da. 18:00ak inguruan hasi da erakustaldia, eta aurrena aizkora erakustaldi berezia egingo dute Aritz Azpiazu Arria VI.ak eta Jose Ignacio Orbegozo Arria II.ak. Izan ere, Arria VI.a aurrenekoz irten da plazara gaur, 17 urterekin, bere aitonak Arria II.ak egin zuzen bezalaxe. Hala, biak plaza berean aizkoran aritu diren aurreneko aldia izan da gaurkoa. Horiez gain, aizkoran aritu dira Mikel Larrañaga eta Xabier Orbegozo Arria V.a. Harri jasotzen, aldiz, Jon Unanue Goenatxo III.a eta Aimar Irigoien, aritu dira. Horiez gain, marka pertsonala lortu du Josu Aranguren Axkiolak, 125 kiloko kubikoa altxatuta. Goizean bezala, arratsaldean ere jendetza gerturatu da Loiolara, sanjosetako igandeari amaiera ematera. 

Loiolako festetako boletoetako zenbaki sariduna 2.621 da, eta ordezkoa 1.650 zenbakia.